Tortilla patata
Osagaiak
- 4 patata
- 5 arrautza
- tipula bat
- 200ml oliba olio
- Gatza
- Perrexil adar bat
Nola egin?
- Garbitu eta zuritu patatak. Moztu zati txikietan edo dadotxoetan (tamaina berekoak hobeto egiteko).
- Txikitu tipula ere pusketa finetan.
- Jarri olioa zartagin batean sutan.
- Bota patatak, tipula eta gatz pixka bat. Frijitu su motelean hamabost edo hogei minutuz, patatak bigundu arte.
- Behin eginda daudenean, xukatu olioa ontzi bat edo iragazki bat erabiliz.
- Ontzi handi batean, irabiatu arrautzak gatz pixka batekin (eta nahi baduzu, perrexil puskatuarekin)
- Bota xukatutako patata eta tipula arrautza-ontzira, eta nahasi ondo dena. Nahi baduzu, utzi pausatzen zenbait minutuz.
- Berotu zartagina eta bota eta bota olio tanta txiki bat.
- Isuri patata eta arrautza nahasketa zartaginetik.
- Utzi bi minutu alde bakoitzeko (suaren arabera, gehiago edo gutxiago eduki dezakezu barrutik mamitsuagoa edo gogorragoa izatea nahi baduzu).
- Plater handi baten laguntzaz, eman buelta tortillari eta bukatu bestaldetik.